XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2 Zer dago eta non?

Beheko lau kaxa hauetan 1/4 0.6 0.25 eta 3/4 zenbakiak daude ezkutaturik.

Zer dago eta non?

A Kaxa honetan dagoena eta D kaxakoa baliokideak dira.

B Kaxa honetan dagoena handiagoa da C kaxan dagoena baino.

C Bat, bi eta hiru, golkoa bete diru.

D Kaxa honetan dagoena ez da 1/4-en zatikia.

Beheko lau kaxa hauetan 9, 15, 25 eta 18 zenbakiak daude ezkutaturik.

Zer dago eta non?

C kaxan esaten dena gezurra da.

A Kaxa honetan dagoena ez da 3aren multiploa.

B Kaxa honetan dagoena bostaren multiploa da.

C Kaxa honetakoa txikiena da.

D Bat, bi, hiru eta lau, sardina bakailau.

@0028

29 Jolas hau taldeka egiteko da.

Dado bana eta txartel mordoska bat behar dituzue jolasean ibiltzeko.

Txartel horietan zeuek asmatutako galderak idatzita ipini behar dituzue.

Dena prest daukazuenean, txartel guztiak pilatu eta buruz behera ipini.

Dadoak txandaka bota eta egin aurrerantz ateratzen zaizuen balioaren arabera.

Hor azaltzen diren eskailera horiek gora igotzeko dira.

Hortaz, eskailera baten beheko mailara heltzen bazara, txartel bat hartu eta saiatu erantzuten.

Asmatzen baduzu, igo eskaileraren goiko zenbakiraino; asmatzen ez baduzu, berriz, zauden tokian geratu eta txanda bat bota gabe itxoin.

Txirristak behera jaisteko dira.

Hortaz, txirrista baten goiko aldera heltzen bazara, hartu txartel bat eta saiatu erantzuten.

Asmatzen baduzu, bertan geratu; bestela, txirristan behera jaitsi eta txanda bat bota gabe itxoin.

100 zenbakiraino lehenengo heltzen dena izango da irabazlea.